Bihar ‘Non dago Mikel?’ filmaren zuzendariak egongo dira Amaian

0
418

Bihar ‘Non dago Mikel?’ filmaren zuzendariak egongo dira Amaian. Dokumentala arratsaldeko 19.00etan aurkeztuko da Amaia Antzokian.

1985eko abenduan Mikel Zabalza autobus-gidaria hilik aurkitu zuten Bidasoa ibaian. Gertakari horiek azaroaren 25ean ETAk Estatuko Segurtasun Indarren aurka egindako atentatuaren ostean gertatu ziren. Azaroaren 26ko goizaldean, Mikel Zabalza bere bikotekidearekin eta lehengusu batekin atxilotu zuen Guardia Zibilak. Gertatutakoaren bertsio ofizialak dioenez, itota hil zen Guardia Zibiletik ihes eginda, baina hainbat ikerketek frogatzen dute ez zela horrela gertatu.

Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamasek egindako dokumentalak urte hartako artxiboko materiala eta Intxaurrondoko kuartelean atxilotuei egindako torturak mahai gainean jartzen dituzten egungo testigantzak biltzen ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen