Bihar Nafarroa etorbideko zati bat itxiko da, irtengune bat konpontzeko

0
1197

Testua: Udala.

Bihar, hilak 26, Nafarroa Etorbideko trafikoa moztuta egongo da Kulturola parean (Hotel Mondragon parean). Izan ere, bertan jarritako erresaltoa konpondu behar dute eta hobetu. Beraz, Kontzezino biribilgunetik Bergara aldera doan trafikoa Zerrajera kaletik desbideratuko da eta Bergaratik Kontzezino kalera doan trafikoa Biteri eta San Bixente Ferrer kalera desbideratuko da, obrak iraun bitartean. Espero da egun bateko lana izatea. BARKATU ERAGOZPENAK!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen