Bihar jakinaraziko dira autobus geltokiaren galdeketako emaitzak

1
1020

Argazkiak: Arrasateko Udala

Astebeteko epearen ondoren, atzo eguerdian amaitu zen autobus geltokiaren kokalekuaren inguruan bozkatzeko aukera. Bi aukera izan dituzte herritarrek, Zalduspe eta Laubide. Galdeketaren inguruko albistea.

Gauzak horrela, boto-kutxak eta hautesle erroldak giltzapean gorde dira eta bihar, azaroak 18, boto zenbaketa egingo da Udal Pleno Aretoan 17:30etik aurrera. Boto zenbaketa herritarrei irekita egongo da eta amaitzean emaitzak jakinaraziko dira.

Iruzkin 1

  1. Ea zer gertatzen den.
    Nik klaro daukat.

    Laubide/zentrora ekartzen bada urte pare batzuetako obra bat edukiko dugu zentroan, obra horiek herriko trafikoari eraginez. Denok haserre. Aparte nork jakin zenbat hilabete beharko dituzten obra planteatu, subastatu eta exekutatzen hasteko…

    Bestalde Zalduspen gelditzen bada udaletxearekin hitz egin beharra dago urbano linea berri batzuk jartzeko: 1- Zalduspera herriko edozein puntutik asko jota 10-15 minututan heltzeko.
    2- Urbano linea berrien ordutegia PESA/Lurraldebus-eko ordutegiekin bateratzeko (ez du zentzurik azken urbanoa 21:00ak inguruan izatea, domeka gabe, eta autobusak 23:59-arte heltzea Zalduspera, domekak barne)
    3- Jendeak kotxea hartzen duela dioenean autobusera heltzeko, ez da gezurra. Autobus geltokiaren inguruan, eta hortaz hospitalearen inguruan, aparkatuta dauden kotxeen herena autobusa hartzera doan jendea da. Eta beste aparkaleku bat zabaltzera/eraikitzera doaz alboan. Jende gehiagok egingo du “jugada” hau ez bada garraio publikoa hobetzen.

    Bizikleten ideia ere ondo dago baina denok dakigu zer gertatuko den. Bizikletak errekara, gurpilak zulatuta, gurpilen tapoiak ostuta eta ojo norbaitek ez badu bizikleta bera lapurtzen. Amsterdamen gertatzen bada, munduko bizikleten kapitala izanik, hemen, ez dugula horrelako kulturarik, bi aldiz gehiago gertatuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen