Aurten ere, ludoteka ibiltaria auzoz auzo arituko da zapatu goizetan, Txatxilipurdik antolatuta. Urtero bezala Musakolan hasiko da bihar, otsailak 1, institutuko patioan eta 11:30etik 13:30era luzatuko da egitasmoa.
Ordu tarte horretan, hezitzaileen bide laguntza eta material zein baliabide ezberdinak parte-hartzaileen eskura jarriko dira.
Egitasmoan 3-12 urte bitarteko haur eta aurre-nerabeak parte hartzeko aukera izango dute, baita hauen arduradun edo gurasoek ere.
Ludoteka ibiltaria Musakolan
- Otsailak 1
- Otsailak 8
- Otsailak 15
- Otsailak 22





