Bihar hasiko dira “behin-behineko autobus geltokia” egiteko obrak

0
537

Obrak egin bitartean, Zalduspe inguruko aparkalekua “ez da erabilgarri egongo”. Horren aurrean, Udalak “alboko industrialdean behin-behineko aparkalekua gaituko du erabiltzaileentzako”.

Argazkia: Google Maps.

Udalak gaur iragarri duenez, bihar Zalduspeko behin-behineko autobus geltokia eraikitzeko lanei ekingo die. Esparru berriak geltokia izango du aurrealdean, eta parking bat atzealdean, “egun dauden aparkaleku plazak bermatzeko”.

“Bi hilabete inguru” iraungo dute lanek, eta bitarte horretan, Zalduspe inguruko aparkalekua “ez da erabilgarri egongo”. Horren aurrean, Udalak “alboko industrialdean behin-behineko aparkalekua gaituko du erabiltzaileentzat”.

Seinaleztapen berezia ezarriko da eta “guztira 65 aparkaleku-plaza inguru egongo dira bertan. Barkatu eragozpenak”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen