Testua: Arrasateko udala
Konponketa lanak irailaren 7an hasi eta hilaren amaieran amaitzea aurreikusi da. Lanen ondorio gisa, bihar, osteguna, hainbat aparkaleku baliogabetuko dira pare bat orduz ibaiaren beste aldean konponketa lanak egiteko beharrezkoa den garabi bat sartu ahal izateko.
Etxe Txikiak esparrua urbanizatu eta ibaiaren ertza hobetzeko lanak martxan dihardute eta bertan egingo diren eskuhartzeen artean, oraingoan, Aramaio errekaldeko horma konponduko da. Lan horiek datozen asteotan burutuko dira, zehazki irailaren 7an hasi eta hilaren bukaera bitartean. Lanei ekiteko lehen urrats gisa garabi bat ipiniko da ibaiaren beste aldean eta horretarako, bihar, irailak 7, hainbat aparkaleku baliogabetuko dira eremuan, pare bat orduz, garabia sartu bitartean.
Horrez gain, garabia bertan dagoen bitartean, eremuko sarrera mugatuta egongo da. Muga horiek, noski, behar bezala seinaleztatuta egongo dira.





