Bigarren urtez Lilabide emakumeen martxa egingo da

0
741

Ekitaldi ibiltaria Arrasaten bertan aurrera eramango da Martxoaren 8an, goizeko 11:30ean Biteri plazatik abiatuta. 5 kilometro oinez egin ostean, Herriko plazara iritsiko da 12:30 aldera. Izen-ematea zabalik da, whatsapp bidez; 635 744 602 zenbakira idatziz.

Bigarren urtez ospatuko da iazko martxaren ondoren. Antolatzaileak ilusio handiz prestatzen ari dira, eta berriro ekintza arrakastatsua izatea dute amets. Ekimenaren antolatzailea Sasoibide, Arrasateko Udala eta Eroski kolaboratzaileak dira.

Aurten berrikuntza bezala, entrenamenduak egingo dira oinezaldirako prestatzeko. Entrenamendu guztiak Biterin egingo dira.

  • Otsailak 26an, 15:00etan
  • Otsailak 27an, 10:00etan
  • Martxoak 5ean, 15:00etan
  • Martxoak 6an, 10:00etan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen