Bigarren urtez bisita gidatuak egingo dira abuztuan Arrasaten

0
567

Arrasateko Udalak 9 bisita antolatu ditu, eta, horietan sarrailagilearen historia eta bilakaera ezagutzeko aukera izango da, baita ere, herria inguratzen duten parajeek.

Arrasateko Udalak, bigarren urtez, bisita gidatuak antolatu ditu abuzturako. 9 bisita izango dira guztira, eta Arrasateko historia eta bilakaera errepasatuko dute. Bisita hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da Arrasateko Udalaren webgunean.

Abuztuko zapatu guztietan Arrasate Monumentalabisitatuko dute parte hartzera animatzen direnak, euskaraz zein gaztelaniaz. Lehenengo bisita goizeko 11:00etan izango da eta bigarrena eguerdiko 12:30ean. Ohi bezala, bisita hauek Herriko Plazan hasiko dira.

Baina hauek ez dira egingo diren bisita bakarrak izango. Abuztuko igandeetan udalerriko historia ezagutzen jarraitzeko aukera egongo da, baina baita ere inguruko parajeena. Abuztuaren 2an, Udala eta Besaide auzoen arteko txangoa egingo da; abuztuaren 9an, Arrasate eta Arantzazu arteko erromesen bidea egiteko aukera izango da; abuztuaren 16an, Urkuluko presara egingo da txangoa, Bedoña eta Larrino pasata; eta, amaitzeko, abuztuaren 23an, Arrasateko historiaz zerbait gehiago jakiteko aukera izango da, udalerriaren garapen industriala ezagutzeko aukera egongo da, Arrasateko altzairuaren historiari errepasoa eginez, Bisita hau euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen