Ibai-Artek antolatutako jaialdia uztailaren 17an eta 18an izango da eta 6 taldek parte hartuko dute.
Testua eta kartela: Ibai-Arte.
Aurten, bigarrenez, uztailaren 17 eta 18an Arrasateko kaleak Bluesarekin beteko dira jai giroan berriro!
Arrasate Blues jaialdirako Ibai-Artek antolatu duen programazioa honakoa izango da:
- Uztailak 17:
- 19.00 Euskal Herria Plaza The Song
- 22.00 Herriko Plaza Serious Business Taldea
- Uztailak 18:
- 13.00 Izozkitegi inguruan Patakbra
- 19.30 Kaleetatik zehar Broken Brothers Brass Band
- 20.00 Herriko Plaza Iker Piris & his Dual Electras with Niko Wayne Toussaint
- 22.30 Herriko Plaza Travelinn Brothers
Ikus daitekeenez, bluesaz gozatzeko gustu guztietarako programa zabala da.
Arrasate Blues Jaialdiari hasiera emateko, uztailaren 17an, 19:00etatik aurrera, The Song talde
gasteiztarra izango dugu Euskal Herria Plazan. Talde honek formatu txikiko kontzertuak
eskaintzen ditu, interpretearen eta entzulearen arteko komunikazioa errazten dutenak, beren
musika-ikuskizuna garatzeko giro egokia sortuz musikaren historia markatu duten eta
kalitateagatik gogoratzea merezi duten abestiekin. Egun berean, Serious Business boskote
gipuzkoarra izango dugu Udaletxeko plazan gaueko 22:00etatik aurrera, bere soinua blues eta
rockean oinarritzen duen taldea, baina beste estilo batzuetara ere zabaltzen dena, hala nola
funkera, R&B-ra, pop-era edo jazzera.
Uztailaren 18an, Izozkitegin, PATAKBRA BLUES DUOrekin gozatuko dugu: gaztelaniazko,
euskarazko eta ingelesezko abesti propioak jorratzen dituen errepertorioarekin; eta “etxeko
marka” daramaten blues klasikoekin, kantuak “fotokopiatzeko” joeratik urrun. Blues gihartsu,
zintzo eta artisaua, Bizkaian sortutako feeling eb inprobisazioz eta Downhome Blues betea.
Arratsaldean, 19:30etik aurrera, New Orleanseko “Second line” a Iruñeko Broken Brothers
Brass bandarekin bizitzeko aukera izango dugu Arrasateko hainbat kaletatik zehar. Brass Band
tradizioaren ildo ezberdinetako musika originala eta klasikoak entzungo dira (jazz tradizionala,
gospel himnoak, rhythm and blues, 2nd line funk, indians-a, …).
Ondoren, 20:00etatik aurrera, Iker Piris & his Dual Electras with Niko Wayne Toussaint talde
gipuzkoarra izango dugu plazan. Hauek indarra eta talentua uztartzen dituzte Iker Piris & his Dual Electras taldearen atal erritmiko frantsesarekin. Gainera, zortea daukagu eta Arrasaten,
Nico Wayne Toussaint armonistaren laguntza izango dute. Eta amaiera ezin hobeago baterako,
22:00etatik aurrera, Traveling Brothers bizkaitarrez gozatzeko aukera izango dugu plazan.
Hauek, 2015ean, European Blues Challenge irabazi zuten Bruselan eta Internacional Blues
Challengeko finalistak ere izan ziren Memphisen.
Gainera, gogorarazi nahi dizuegu, egun hauetan tabernek martxoan aurkeztutako jaialdiko
garagardoa izango dutela zuen eskura, eta berrikuntza gisa, Arrasate Bluesen kamisetak izango ditugula salgai!
Ezin duzu galdu!! Hurbildu eta gozatu Arrasate Blues festibalarekin!!!
Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu jaialdian parte hartzen duten tabernei: 1990 Gastroteka, Aterpe, Ezkiña, Itzala, Kajoi Taberna, Monte, Tantaka, Zuk Nahi eta Taupa.
Aurten, Covid-19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, formatua aldatu behar izan dugu, eta ezin izan dugu taberna batzuekin lankidetzan aritu higiene- eta osasun-neurriak bete behar izan ditugulako. Dena den, espero dugu datorren urtean ere guztiekin lankidetzan aritzea.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo,
Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
Ibai-Arteko kide izan ez arren, establezimendu bat baduzu eta elkartearen edozein
ekimenetan parte hartu nahi baduzu, deitu 688734149 telefonora.