Osakidetzak jakitera eman berri dituen datuen arabera, atzo iluntzeko 20:00 arte ez zen positibo berririk atzeman Arrasaten. Ondorioz, denera 246 positibo atzeman ditu Osakidetzak orain arte arrasatearren artean. Bestalde, Debagoieneko ospitalean Covid-19 pazienterik ez dago.