Bigarren egunez ez da positibo berririk antzeman Arrasaten, ordea kasu berri bat aurkitu da Eskoriatzan

0
1546

Nekane Murga Osasun sailburuak prentsaurrekoan emandako datuen arabera atzo Euskal Autonomia Erkidegoan 31 positibo berri eman ziren: 2 Araban, 12 Bizkaian eta 17 Gipuzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan ez dute positibo berririk antzeman Arrasaten, baina kasu berri bat aurkitu da Eskoriatzan. Datu ofizialen arabera, 3 izango lirateke azken 72 orduetan. Bestalde, uztailaren 6ra arte 274 positibo eman dira Arrasaten PCR testetan eta serologikoetan, eta 37 pertsona hil egin dira.


Nekane Murga Osasun sailburuak prentsaurrekoan emandako datuen arabera atzo Euskal Autonomia Erkidegoan 31 positibo berri eman ziren: 2 Araban, 12 Bizkaian eta 17 Gipuzkoan (1 Alegian, 2 Andoainen, 2 Deban, 4 Donostian, 1 Errenterian, 1 Eskoriatzan, 1 Hondarribian, 1 Lasarte-Orian, 2 Ordizian, 1 Tolosan eta 1 Zumaian). Zoritzarrez beste pertsona bat hil egin da azken 24 orduetan.

Positiboen txostena

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen