Arrasate Musikaleko Big Bandak kontzertua eskaini du Gasteizko Big Bandarekin batera. Kontzertu honek Ibai-Arteren laguntza izan du, eta Mugarik Gabeko Musikarientzat dirua biltzeko balio izan du. Kontzertuan zehar Harremanen bidezko merkataritzako txokolatezko kakahueteen poltsatxoak erosi ahal izan dira dohaintza baten truke.
Oholtza gainean 45 musikari elkartu dira guztira. Gasteizko Big Bandeko 20 musikari eta Arrasate Musikaleko Big Bandeko 25 musikari. Hainbat musika estilo interpretatu dituzte, hala nola swinga, rocka, erritmo latinoak, bluesa…