Oreka Bizikleta dendaren laguntzarekin.
Testua: Bidean Heziketa Zentroa.
Bidean Heziketa Zentroak 2023 urtea gogotsu hasi du. Hilabete osoan Arizmendiko Almen guneko batxilergoko ikasleekin, Oreka Bizikleta dendarekin batera elkarlanean izan gara, bai Almenen bai Bideanen.
Almenetik ikasleak Bideanera bisitan etorri zaizkigu 2 egunetan eta Bideanetik Almenera joan gara ere beste egun batez. Bizikleta konpontzeko eta berritzeko proiektuan parte hartu ahal izan dugu eta Bideanen geneuzkan 3 bizikleta berritu eta berrerabiltzeko proiektua egin dugu. Nola ez, Almeneko ikasleekin 3 egunetan zehar elkarrekin egoteko aukera izan dugu momentu oso politak eta dibertigarriak bizi izanik.
Orain Bideanetik eguna jarri behar dugu Oreka Bizikleta dendara joan eta bisita bat egiteko. Nola ez, eskerrak emateko beraien eskuzabaltasunagatik hain beharrezkoak ditugun 3 bizikleta hauek konpontzen laguntzeagatik.
Bidean Heziketa Zentrotik eskerrik asko bai Orekari bai Almeneri ere! Lanean jarraituko dugu elkarlanak jarrai dezan!