Bidean zentroak bisita egin die Bergarako Miguel Altunari eta Elikagai-bankuari

0
258
smart

Arrasateko Bidean Heziketa Zentroak irteera bat egin zuen ostiralean Bergarako Elikagai Bankura eta Miguel Altuna Institutura. 

Argazkiak: Bidean.

Aisialdia programa barruan antolatutako irteera izan zen, eta eskualdeko bi erakunde ezagutu zituzten. Bidean Hezike Zentroak baloratu du “aukera izan genuela bailaran erreferentea dugun formakuntzarako erakundea ezagutzeko, bertako formakuntza aukerak, funtzionamendua,…”.

Goiza institutuan eman ostean, Bidean-eko lagunek Elikagai Bankura joan ziren bere funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko.

“Bidean Heziketa Zentroko partehartzaileak Elikagai Bankuko onuradunak dira eta honen funtzionamenduaren bitartez jasotzen dituzten elikagaien ibilbidea ezagutzeko aukera izan zuten”.

smart

“Egun pasa polita izan genuen eta desiratzen gaude hurrengo ekintza heldu dadin! Hurrengoan nora joango gara? prestatzen hasi beharko dugu txango berria!”.

Bidean Heziketa Zentroa 20217an inaguratu zen Arrasateko Kataide industrialdeko 20. zenbakian. Sarea Fundazioak kudeatzen duen Caritasen zentroa da Bidean Heziketa Zentro Okupazionala.

Bertan parte hartzen duten pertsonak “bazterkerian daude edo egoteko arriskuan daude. Gizon nahiz emakumeak dira guregana etortzen direnak”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen