Argazkia: BHZO.
Bidean Heziketa Zentro Okupazionaleko partaide, boluntario eta hezitzaile taldeak Gabon bazkaria ospatu zuten atzo elkarrekin.
“Egun polita pasa dugu. Goizean Arrasateko San Frantzizko Elizan dagoen Belenen erakusketa ikusi dugu, ondoren Arrasaten bueltatxoa eta azkenik Irati Tabernan elkarrekin Gabon bazkaria egin dugu”.
Bazkarian bueltan “Gabon kanta batzuk ere abestu ditugu eta poz-pozik eman diogu 2022 urteko aisialdi programari amaiera”.
Bidean Heziketa Zentro Okupazionaletik opa diete “guztioi Urte Berri On! 2023 urtean ere lanean jarraituko dugu Gizarte Bazterkerian daudenen ondoan egoteko, elkarrekin bidea egiteko, egunero irripar polit bat eragiteko eta bizitzan esperantza argia pizteko! Gora bihotzak!”