Bibliotekako gabonetako lehiaketak baditu 380 erantzun eta irabazleak

0
604

Irabazleak Ane Miren Gorostiza (bere semeak jaso du saria), Eneko Romaña eta Susana Roa izan dira. Zorionak guztiei!

Beheko testua eta argazkia: Arrasateko Biblioteka.

Arrasateko bibliotekak antolatutako gabonetako lehiaketak baditu irabazleak: Ane Miren Gorostiza (bere semeak jaso du saria), Eneko Romaña eta Susana Roa. Elkar Arrasaten erabiltzeko 60 euroko 3 bono jaso dituzte eta argazkian ikusten dituzue Juan Ramon Mendieta Arrasateko Udaleko Kultura zinegotziarekin batera.

Arrakastatsua izan da lehiaketa, 380 erantzun baino gehiago jaso ditugu. Gehienak Internet bidez jaso ditugu, gure web orritik, baina baita paperean ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen