Urtero bezala, Arrasateko Udal Liburutegiak Biblioporrak 2020 gida argitaratu du, Aretxabaletako, Aramaioko, Eskoriatzako, Legazpiko, Oñatiko eta Bergarako liburutegiekin elkarlanean. Urtean zehar bi edizio prestatzen dira: negukoa eta udakoa. Azken hau kalean da jadanik. Gidan adin guztietako liburuen iradokizunak aurkituko ditu erabiltzaileak, baita filmak eta musika ere.