Bi zine emanaldi izango dira gaur eta bihar

0
447

Zinemazaleek bi aukera dituzte aste hasieran zineaz gozatzeko: alde batetik, gaur 19: 00etatik aurrera ‘Manual de la buena esposa’ filma ikusteko aukera izango dute.

Etxea zaindu eta ezkontzako betebeharretara makurtzea, ezikusiarena egin gabe: Paulette Van Der Breckek sutsuki irakasten du neskentzako eskolan. Bere ziurtasunak kolokan jarriko dira alargundu eta hondatuta dagoen unean. Zure lehen maitasunaren itzulera da ala 68ko maiatzeko askatasun-haizea? Eta emazte ona emakume libre bihurtuko balitz?

Bestalde, bihar, ordu berean, ‘Artista anonimoa’ estreinatuko dute Amaia Antzokian. Filmak Olavi Launio (Heikki Nousiainen) galerista beteranoaren istorioa kontatzen du. Galerista hori erretratu misteriotsu batek obsesionatuta dago, Bere familiaz gain, Olavik gainontzekoek gutxietsitako ikono bat izatea espero du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen