Bi urtez mobilizatzea ospatu dute pentsionistek borrokatzen jarraitzeko asmoarekin

0
1094
pentsionistak

Gaur goizean ere Herriko plazan izan dira, eta elkarretaratzearen ostean luntx egin dute egun berezi hau ospatzeko.

Arrasateko pentsionistek bi urte bete dituzte astelehenero mobilizazioak egiten, eta gaur goizean ere Herriko plazan izan dira. Elkarretaratzearen ostean luntx egin dute egun berezi hau ospatzeko.

Bestalde, euren aldarrikapenekin jarraitzeko asmoa erakutsi dute, eta azaldu dutenez “Pedro Sanchezen gobernu berriaren lehen neurriak eta  asmoak ez dira espero genuena”. Sanchezen Ministro Kontseilu berriak asteartean erabaki zuen pentsio guztietan %0,9ko igoera egitea, baita baxuenetan eta kotizazio gabekoetan ere, ” esaten digute igoera honek pentsiodun guztien erosteko ahalmena bermatzen duela, baieztapen hori zalantzazkoa eta diskriminatzailea da pentsio baxuekin edo diru-sarrera baxuak dituzten pertsona eta familiekin.”

Horregatik, pentsionistek mobilizazioekin jarraituko dute, “gure aldarrikapenak behar bezala aintzat hartu  eta asebetetzen ditugun arte”. Urtarrilaren 30ean hego Euskal Herrian egingo den greba orokorrarekin bat egingo dute. Horretarako, bihar Bilboko Udalaren aurrean prentsaurrekoa bat egingo da  “mobilizazio orokorrari gure erabateko babesa adierazteko eta horretara eraman gaituzten arrazoiak azaltzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen