Argazkiak: Ointxe
Ekainaren 12tik 14ra bitartean Bilbao Jokoa 3×3 txapelketa jokatu da Bizkaiko hiriburuan eta Ointxek asteburu borobila osatu du bertan hiru talde aurkeztu; Senior Pro mailako emakumezkoak (Smartlog Ointxe), senior Pro gizonezkoena (Mondragon Unibertsitatea 3×3) eta junior mailako gizonezkoen taldea, eta txapel bana eskuratu baitituzte neskek eta gazteenek.
Irene Murua, Izar Bedia, Lara Gonzalez eta Uxue Etxartek osatutako Smartlog Ointxe taldeak asteburu bikaina osatu zuen Bilbon.
Larunbatean multzoen fasea gainditu ostean, final-laurdenetan Valentziako taldearen aurka neurtu zituzten indarrak. Partida serio eta sendo baten ondoren, garaipena eskuratu eta finalerdietarako sailkatu ziren.
Igandean, finalerdietan Bilbao Miners Black izan zuten aurkari. Norgehiagoka oso fisiko eta lehiatu baten ostean, Arrasateko taldeak finalerako txartela lortu zuen.
Final handian Valladolid izan zuten aurrez aurre. Partida erabakigarrian ere maila bikaina erakutsi zuten eta 12-15eko emaitzarekin nagusitu ziren. Garaipen horri esker, Smartlog Ointxe Bilbao Jokoa 3×3 txapelketako txapeldun bihurtu da beste behin.

Borrokak saririk ez
Andoni Atxa, Ekaitz Madinabeitia, Mikel Olaizola eta Iñaki Eraunzetamurgilek osatutako Mondragon Unibertsitatea 3×3 taldeak ezin izan zuen multzoen fasea gainditu, nahiz eta txapelketa oso lehiatua egin.
Lehen partidan, Mataro taldearen aurka, garaipena lortzetik oso gertu egon ziren, baina azken uneetan ihes egin zien neurketak. Bigarren jardunaldian, Bilbao Miners Black taldearen aurka garaipen garrantzitsua eskuratu zuten, sailkapenerako aukerak bizirik mantenduz.
Hala ere, hirugarren eta azken neurketan Milan U23 izan zuten aurkari. Hurrengo fasera sailkatzeko garaipena behar zuten, baina ezin izan zuten helburua lortu eta txapelketari agur esan behar izan zioten multzoen fasean.
Emaitzak aldekoak izan ez arren, taldeak lehiakortasun eta maila handia erakutsi zuen asteburu osoan zehar.

Danel Perez, Lander Martinez, Iker Regodesebes eta Jairo Godoyk osatutako Junior mailako taldeak ere txapelketa bikaina egin zuen.
Asteburu osoan zehar maila handia erakutsi zuten, eta egindako lanari esker Junior kategoriako txapeldun izatea lortu zuten. Horrela, beste txapel bat Arrasatera ekarri zuten, Ointxeren asteburu bikaina borobilduz.





