Bi positibo berri atzeman dira Arrasaten eta sei Oñatin

0
1755

Deba Goienan koronabirusak atzemandako kasuen kopuruak gora egiten jarraitzen du. Gaur Arrasaten bi positibo eta Aretxabaletan beste bat atzeman dituzte.

Hala ere, positibo gehien eman dituen herria Oñati izan da, sei kasu berrirekin. Herri debagoiendarrak hainbat egun daramatza positiboak atzematen eta gaur datuek gora egin dute. Gainerako Deba Goieneko herrietan ez da positiborik erregistratu.

Gipuzkoak gorantz jarraitzen du positibo berrien kopuruetan. Atzo 74 kasu detektatu ziren. Bizkaiak jarraitzen du gehien kezkatzen, 311 kutsatze gehiagorekin, eta Araban 38 kutsatu berri erregistratu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen