‘Bi lurralderen artean’ bideoa aurkeztuko da gaur arratsaldean, Aniztasun astearen barruan

0
592

Aniztasun astearen barruan, gaur, arratsaldeko 18:00etan, IMME elkartearen eta Ekin Emakumeak elkartearen bideoaren aurkezpena egingo da: “Bi lurralderen artean”. Bideo emanaldia Jokin Zaitegi aretoan izango da. Ondoren, mahai ingurua egingo da.

Abenduak 18 Immigranteen Nazioarteko eguna dela eta, immigrazio prozesu ezberdinak ikusarazten eta hauen testigantzak jasotzen dituen bideoa prestatu zuten, historia bakoitza bere protagonistak kontatuz.

Munduko Arrozak

Bihar berriz, goizeko 10:00etatik 14:00etara Munduko arrozak Sebero Altube plazan. Jai honen helburua, Arrasaten bizi den biztanleriaren jatorriko kultura bistaratzea da, herrialde desberdinetako kulturaren erakusgarri izatea eta gizartearen parte hartzea, elkarrekiko erlazioak eta integrazioa normaltasunez sustatzea, espazioak konpartituz, elkarbizitza bultzatuz eta gure herrietako kultura anitzen aberastasuna aitortuz eta gozatuz.

Arroza, kultura guztiok batzen gaituen elementu komunak eta honen prestaketa modu anitzak, nahasketak, koloreak, zaporeak … gure herrien unibertsaltasuna, aniztasuna eta aberastasuna irudikatzeko sinbolo aproposa da. Beraz, batzen gaituenetik abiatuta, elkar ezagutzatik elkar aitortzara, “Munduko Arrozak” bizikidetza positibo bat aldarrikatzeko jaia izango dugu.

Egitasmoa bisuala izango da eta arrozen errezetak partekatu ahalko dira. Jaia girotzeko, gure herrian bizi diren herritarren kultura desberdinen erritmoak entzun ahal izango ditugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen