Bi lagun Ospitalera eraman dituzte etxe bateko sute baten ondorioz

0
2549

Ezbeharra goizaldeko 01:30 aldera gertatu da, eta suhiltzaileek azaldu dutenez, “sua koltxoi batean hasi da eta logela osora zabaldu da”.

Argazkia: OBE Aretxabaleta.

Gertaera Gipuzkoa etorbideko etxebizitza batean jazo da, Musakolan, eta Udaltzaingoa zein Ertzaintza bertaratu dira.

Suhiltzaileek azaldu dute “ke trinkoa zegoela eta etxebizitza hustu behar izan dela”.

Zubillagako suhiltzaileek bertan jardun dute, eta sutea bere osotasunean itzali dute.

Tamalez familia honetako “amak (adinekoa) eta semeak kea arnastu dute eta intoxikatu dira”.

Ondorioz anbulantzietako langileek “artatu behar izan dituzte eta Ospitalera eraman dituzte”. Animo bi lagunei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen