Bi kotxek talka egin dute Epeleko saihesbidean

0
1708

Arratsaldeko 15:50ak aldera Kanpazartik jaisten zebilen turismo batek igotzen zebilen beste turismo batekin talka egin du, alboz. Pertsona batek zauri arin batzuk izan ditu, eta badaezpada ospitalera eraman dute.

Ezbeharrak trafiko-arazo batzuk eragin ditu, eta Ertzaintzak ibilgailuen joan-etorriak erregulatu behar izan ditu. Garabiek bi kotxeak bertatik eraman dituzte, baina oraindik kotxeen zati batzuk asfaltoan daude.

Izan ere, errepideetako mantentze zerbitzuak bertaratzekoak dira oraingoz (arratsaldeko 18:05ean). Beraz, bertatik igaro behar baduzu gidatu ohi baino tentu handiagoz.

Ez da errepide zati honetako lehen istripua, izan ere, mendatearen gorako norabidean, bi erreietako errepidea errei bakarrera estutzen da kurba batean. Gainera, mendatearen beherako norabidean, bifurkazio bat dago, eta hainbaten hitzetan, ez dago behar bezala seinalizatuta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen