Bi istilu izan dira Grupo San Juan eta Gazteluondon azken egunetan

10
5933

Ertzaintzak azaldu du larunbat arratsaldean istilu bat izan zela Grupo San Juaneko plaza batean arratsaldeko 18:20ak aldera. “Udaltzaingoa bertaratu egin zen eta gauzak baretzea lortu zuen. Badaezpada Ertzaintzari errefortzuak eskatu zizkion, eta hainbat ertzain bertaratu ziren. Egoerak ez zuen okerrera egin”. Liskarrak droga trafikoarekin zerikusia izan dezake.

Atzo gauean beste liskar bat piztu zen Gazteluondo inguruan, gaueko 23:00ak aldera. Lekuko batek azaldu du “gazte batzuek labanak eta beisbol bateak zeramatzatela eskuetan”. Istilu hau ere droga trafikoarekin erlazionatuta egon daiteke. Udaltzaingoaren patruila batzuk laster batean bertaratu ziren, eta linternak eskuan gazteen bila aritu ziren Santa Barbaran.

10 IRUZKIN

  1. Gehiegizkoa iruditzen zait udaltzainek linternak erabiltzea gauez. Bate eta labanez hornitutako gazteen arteko liskarrak inola ere ez du justifikatzen udaltzainek horrelako bitartekoak erabiltzea. Non daude psikologoak behar direnean?

  2. Eta non gorde da Maria azken bi hilabete hauetan?

    Arazo bat daukagu delikuentziarekin herri honetan, ez da txantxetarako gaia. Urtebete dela saldu ziguten delinkuentziaren gaia konponduko zutela… eta horrela gaude.

  3. AldeZaharretik Maria bakarrik agertzen da argazkixetarako , arazuak dazenian herrixan burua gordetzen dau ostruken moduan.

  4. Zergatik ez dute psikologia derrigorrezko eduki bezala jartzen ikastola eta unibertsitatetan? Horrela norbaitek erasotzen badigu, gure etxera biolentziaz sartzen badira, bortxatzaile batek gure alaba harrapatzen badu, yihadista baten aurrean edo arazo mentala duen pertsona baten aurrean, nahiz eta labana bat duen eta meatxuka dabilen, udaltzainen lguntzarik gabe soluzionatu ditzakegu gauzak. Gainera, horrela udaltzainen beharrik ez genuke izango eta mundua zoragarria izango litzateke… zergatik ez zaio inori okurritu?

  5. Xaguxar txantxa gutxi eskatzen duen gaia da hau. Azken egunetan lapurretak eta liskarrak izan dira herrian, tartean laban eta bateak zeudelarik.
    Orain urtebete arazoa kontrolpean omen zegoen, gazteak identifikatuta eta fIskalarekin egoera aztertuta.
    Alkatea udaltzain birekin eta txosten batekin azaldu zen aurpegia hasarre antzean, eta kokoteraino gaude! eta fiskalarekin hitz egin dugu! moduko esaldiekin laburbildu zuen saltzaile on batek bere produktuak salduko lituzken moduan.
    Urtebete pasatu da eta egoerak okerrera egin du. Lapurretak ez dira eten eta inseguridade maila handitu egin da.

    • Ulertzen dotzut. Ez dudana ulertzen udaltzainen lana behar beharrezkoa den egun hauetan beraien profesionaltasuna kolokan jartzea da… horrek ez du asko laguntzen.
      Inseguritate handia dago herrian, hori badakigu, horregatik nire txantxa. Ez dezagun arazoa banalizatu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen