Arrasateko Bibliotekak antolatuta, aste honetan bi ipuin kontaketa berezi izango dira, Japon eta Erdialdeko Amerikako istorioak jakinaraziko dituztenak. Bi ipuin kontaketak Ahoz Aho 2023 jaialdiaren barruan sartzen dira. Jaialdia Intujai Teatrok bultzatzen du duela 16 urte, eta ipuin kontaketak antolatzen ditu, non protagonistak beste herrialde batzuetatik etorritako ipuin kontalariak diren.
Asteazkenean, martxoak 22, arratsaldeko 18:00etan, Santa Marinako liburutegian, Zoa Meza nikaraguarrak ‘Erdialdeko Amerikako istorioak’ ipuin kontaketa eskainiko du. Mezak Maite Franko irundar ipuin kontalariaren laguntza izango du. Frankok beste batzuetan Arrasateko Bibliotekarekin kolaboratu du. Ipuin kontaketa Nikaraguako kultura aniztasuna eta hizkuntza indigenak ezagutzeko aukera izango duten 5 urtetik gorako umeei zuzenduta dago.
Bestalde, ostegunean, martxoak 23, arratsaldeko 18:00etan, Hoshi Hioko japoniarrak ipuin kontaketa eskainiko du Kulturaten. ‘Cuentos de Japon’ izenburupean bere jaioterriko istorio tradizionalak ezagutaraziko ditu. Oraingo honetan helduei zuzenduta.