Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko, Maite Frankok ‘Gauean esnatzen delako’ helduentzako ipuina eskainiko du, eta Nerea Ariznabarretak eta Mariano Hurtadok ‘Ezberdin bezain eder’ ipuin musikala.
Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko eta berrogeialdiaren egun hauek atseginagoak izan daitezen, Arrasateko Udal Bibliotekak bi ipuin kontaketa antolatu ditu, bata adin guztientzat eta bestea helduentzat. Bi ekitaldiak apirilaren 23an, ostegunean, izango dira.
Lehenengoa Nerea Ariznabarretaren eta Mariano Hurtadoren eskutik iritsiko zaigu ‘Ezberdin bezain eder’ izenburupean. Ipuin musikal hau arratsaldeko 16:00etan hasiko da, eta gauerdira arte egongo da eskuragarri. Adin guztietarako zuzenduta dago.
Bigarren ipuina Maite Frankok eskainiko digu ‘Gauean esnatzen delako’ izenburupean, eta helduentzako ipuina da. Aurreko kasuan bezala, 16: 00etan hasiko da, eta gauerdira arte egongo da erabilgarri. 10 minutuko iraupena izango du.
