Bi hitzaldi Ukraniaz Arrasaten

0
644

Ukranian gertatzen ari denaren inguruko bi hitzaldi eskainiko ditugu datozen egunetan. Bata Arrasateko Gaztetxean eta bestea Irati Tabernan. 

Arrasateko Gaztetxean, martxoaren 13an, igandea, 18:30etan izango da hitzaldia. Ibai Trebiño izango da hizlaria, “Donbass, gerra Europaren  bihotzean” dokumentalaren egileetako bat. Hitzaldiarekin batera, 2022ko  Askapenako Brigaden aurkezpena egingo da.

Irati Tabernan, berriz, Gabirel Ezkurdiak emango du hitzaldia martxoaren  17an, osteguna, 18:30etan. Geopolitikaz nazioarteko analisien ikasketa  zentruko kidea da Gabirel.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen