Iruzkin 1

  1. Hurbileko pertsona bat hiltzear egon zen Covid-agatik…

    Nire ustez, egun hauetan zehar ikusten ari gara alor sanitarioetako eta egoitzetako kudeaketa txarra gure gizaki maitatuenak kaltetzen ari dela, lan ordu pilo bat ia “kobratu barik” egiten dituzten pertsonak, kooperatiba batean lan egiteagatik “eskubide gutxiago” dituzten pertsonak, azken finean, pertsonak… Eta hau guztia goikoekiko beldurragatik. Neka-neka dauden pertsona hauen akatsak, ez dagozkie eurei, eurak kudeatutako gestioarena baizik.

    Orain esango dute txertoa jarri behar dela adineko pertsonengatik, ez norberarengatik, eta nik galdetzen dut: Zuzenariek pertsonala murrizten dutenean filosofia berbera dute? (Ni txertoaren alde nago, argi gera dadila).

    Horrelako egoerak salatzera animatu nahi dut, publikoki, erreklamazio-orrien bitartez edo bestelako era batean (Adi! barneko erreklamazio-orriek ez dute balio). Elkarrekin lortuko dugu hobetzea eta aldatzea gure senideetako bakoitzaren bizitza arriskuan jartzen dituztenak.

    Nire ustez, hartutako erabaki txarrengatik ordaindu behar dute, heriotza gehiago eragin ditzaketelako, aurre egiten ari garen Birusak baino gehiago… Ahoz ahokoak laguntzen du, lortu behar da hau guztia alda dezaketen pertsonek informazioa jasotzea.

    Legearen aurrean, goikoak ez dira inoiz zuen alde “bustiko”, ez ezazue eurengatik egin. Arduragabekeriek heriotzak eragiten dituzte, eta beti guk jasaten ditugu.

    Jose Maria Arizmendiarrietak ikusiko balu…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen