Bi greba egun berri Gipuzkoako egoitzetan Foru Aldundiaren immobilismoa salatzeko

0
552

ELAk 24 orduko beste bi greba egun deitu ditu Gipuzkoako egoitzetan maiatzaren 20rako eta ekainaren 14rako. Donostian egindako agerraldi publiko batean, Aldundiak beste alde batera begiratzen duela salatu du sindikatuak. “Ez da gai langileekin biltzeko, nahiz eta horretarako eskaera ugari egin, eta gatazka larriagotzen ari da”. Langileek grebarekin jarraitzeko prest daudela adierazi dute.

LABek bere aldetik, Grebara deitu du Gipuzkoako helduen egoitzetan maiatzaren 20rako, lan baldintzak duindu eta zerbitzua hobetzeko. Covid-19ak sortutako osasun krisi honek modu bortitzean jo du helduen egoitzetako langile eta egoiliarren kontra, “baina, ulergaitza eta bidegabea izan arren, egoerak berdin jarraitzen du langileentzat, 2012 urtetik herrialdeko hitzarmenik gabe eta ratio eznahikoekin.” Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundia AGENDA 30 trantsizioko gizarte politikak epe luzean landuko dituen programa bat lantzen ari da, “baina ez du hitz egin nahi momentu honetan pairatzen ari garen benetako eta arazo larriei buruz, hau da, ratio eznahikoak izateagatik langileen lanaren kalitatea eta egoiliarren bizi kalitatean eragin zuzena duen egoerak.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen