Bi garbitzaileren aurkako erasoa salatu dute Udalak, San Andresko Alkatetzak eta Jai Batzordeak

0
1802

Lanean ziharduten bi pertsona eraso dituzte ustez bi gizonezkok, Udalak azaldu duenez. Erasoak gaur goizean izan dira auzoko jaien testuinguruan. Arrasateko Udalak, San Andresko Auzo Alkatetzak eta San Andresko Jai Batzordeak “gertaera larritzat” jo dute eta honako hau adierazi dute:

  • Indarkeria gertaera hauek oso larriak dira eta irmoki arbuiatu eta salatzen ditugu gisa honetako jarrerak.

  • Gure elkartasun osoa adierazten diegu garbiketa lanetan aritu diren 3 udal langileei.

  • Bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako auzo eta jai eredua defendatzen dugu, eta arrasatearrek behar eta merezi duten Arrasateren alde lanean jarraituko dugu.

  • Gogoratu nahi dugu jaietan, urteko gainerako egun guztietan bezala, edozein eraso eta diskriminazioren aurkako jarrera funtsezkoa dela elkarbizitzarako.

Erlazionatutako albistea:

Garbitzaile bat Ospitalera eraman dute eraso baten ondorioz

2024ko apirilaren 27an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen