Bi garbitzaile eta sukaldari laguntzaile bat behar dira Arrasaten

1
906

Testua: Lanbide.

Garbitzaile bat (aniztasun funtzionalduna):

Langile garbitzaile bat behar da bainugelak, bulegoak, paperontziak,… garbitzeko. Ezinbestekoa: %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea, gidabaimena, norberaren ibilgailua eta berehala lanean hastea.

Baloratuko da: inguruan edo inguruetan bizitzea. Behin-behineko kontratua. Astean 4, 5 orduko lanaldia. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021011419.

Garbitzaile bat:

Langile garbitzailea behar da Arrasateko denda batean bainugelak, bulegoak, paperontziak eta abar garbitzeko.

Ezinbesteko baldintzak: Norberaren ibilgailua izatea eta berehala sartzea. Baloratu beharreko baldintzak: Inguruan edo inguruetan bizitzea. Astean 4,5 orduko lanaldia, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 11:30era. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021011395.

Sukaldari laguntzailea:

Sukaldari-laguntzaile lanak egitea. Baloratu beharreko baldintzak: esperientzia. Kontratu mota: aldi baterakoa, 3 hilabete. Lanaldi mota: lanaldi osoa. Hileko soldata gordina, gutxi gorabehera: Gipuzkoako ostalaritzako hitzarmenaren arabera. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021011337.

Iruzkin 1

  1. Azkenak ezik (eta horrek ere zehaztu gabe) eskaintza guztiek ez dute soldata aipatzen. Ezta lanbiden ere… Eta gero jendeak ez duela lanik egin nahi esango dute…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen