Kartela: Antolakuntza.
Indarkeria matxistak bi emakume gehiago erail ditu Euskal Herrian azken egunetan. Horri erantzuteko, bilkurara deitu dute gaurko, abenduaren 29rako, Arrasateko Bilgune Feministak, Arrasateko Neska Gaztiak eta Arrasateko Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko plataformak.
Eragileok salatu dute 115 emakume erail dituela indarkeria matxistak 2003tik Euskal Herrian, “nahikoa da!”. Ildo honetan, autodefentsa feminista aldarrikatu dute eta hala egingo dute. Elkarretaratzea arratsaldeko 19:30ean izango da Herriko plazan.