Justiziak berretsi du bi emakume eraildako Arrasateko gizonaren aurkako epaia

0
584

Arabako Probintzia-Auzitegiak martxoan erabaki zuen gizonezkoari 47 urteko kartzela ezartzea. Zigortuak helegitea aurkeztu zuen, baina EAEko Auzitegi Nagusiak “bere osotasunean berretsi” du Arabako epaia.

Argazkia: MB artxiboa.

Indarkeria matxistak beste bi emakume erail zituen 2018ko apirilaren 20an, Gasteizen.

Arrasateko gizonezko batek, J.R. inizialduna, emazte ohia eta amaginarreba ohia erail zituen.

Krimenak aurten Arabako Probintzia-Auzitegian epaitu dira, eta 47 urteko kartzela zigorra ezarri dio akusatuari.

Hortaz gain, epaileak agindu du J.R.k guraso-ahala galtzea eta 1’2 milioi euro baino gehiagoko kalte-ordainak ordaintzea.

Dena den, zigortuak epai horren aurkako helegitea aurkezteko aukera izan du, eta hala egin du.
Helegite hau Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak aztertu du, eta aurtengo ekainaren 16ko datarekin, epaia jakitera eman du:

“Berretsi egin behar dugu eta berresten dugu bere osotasunean” Arabako Probintzia-Auzitegiaren epaia.

Aipatu behar da gizonezkoak beste bi auziri egin beharko diela aurre: adin txikiko bi semeei eragindako ustezko kalte psikologikoengatik, eta Gasteizko etxebizitzan, bi erailketak egin ostean, ustez sutea pizteagatik.

2003tik egiturazko indarkeria matxistak 114 emakume erail ditu Euskal Herrian. Erasoen biktimek eta erasoen lekuko direnek ondorengo laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:

  • Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
  • Larrialdiak: 112
  • Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan

Erlazionatutako edukia:

Indarkeria matxistaren biktimek arreta zerbitzua jaso dezakete

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen