Bi edukiontzi erre dira Erguinen

0
1103

Argazkiak: Herritar bat.

Gipuzkoako suhiltzaileen informazioaren arabera, papera birziklatzeko edukiontzi batek su hartu du, Erguin Herri Eskolaren parean. Suhiltzaileek 08:00ak aldera jaso dute abisua. Ertzaintzaren patruila bat ere bertaratu da. Paperezko edukiontziaz gain, ondoko edukiontzia ere erre da. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sugarrak itzali dituzte eta ez da bestelako kalterik izan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen