Bi bisita gidatu urriaren 30ean ‘Gaba baltza’ ezagutzeko egingo dira

    0
    669

    Testua: Arrasateko Udala.

    Asteburu honetan bisita gidatuak antolatu ditu Arrasateko Udalak azaroaren 1eko jaiaren inguruan, ‘Gaba baltza’ lelopean.

    Helburua da ospakizun honen nondik norakoak ezagutzea; Benetako jatorria gurean du edo arrotza da?, Nola eta noiz ospatzen zen?…galdera  guzti hauek eta beste batzuei erantzuna ematea izango da bisita gidatu honen jomuga.

    Bisitak urriaren 30ean izango dira, goizez, euskaraz 10:00etan eta gazteleraz 11:00etan. Abiapuntua Plaza Nagusia Udaletxearen aurrean izango dute. 55minutuko iraupena izango du bisita bakoitzak.

    Aurrez izena eman behar da BAZ-en 943 252 000 telefonora deituta edota www.arrasate.eus/ezagutu web atarian.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen