Bi autok istripua izan dute San Joan de Dios ondoan, Gesalibarren

0
758

Ezbeharra arratsaldeko 15:15 aldera izan da Arrasate-Aramaio errepidean, San Joan de Dios Ospitalearen kanpoaldean.

Bi autok tupust egin dute baina zorionez “ez dute inor Eskualdeko Ospitalera eraman behar izan”, Ertzaintzak azaldu duenez.

Istripuak “ez du trafiko-ilara nabarmenik eragin” eta garabia bertatik autoak eramaten ari da.

Beraz, bertatik gidatu behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz egitea gomendatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen