Bi autok talka egin dute Osinagako bidegurutzean

Istripua 12:20ean izan da, baina ez da zauriturik izan. Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira.

0
815
tupust

Eguerdiko 12:20 aldera bi turismok alboz tupust egin dute Osinagako bidegurutzean, ospitalearen eta Ziorla artean.

Kotxeek kalte material handiak izan dituzte baina zorionez ez da zauriturik izan, eta printzipioz ez dute inor ospitalera eraman behar izan.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak trafikoari bidea txandaka eman behar izan diote, eta istripua izandako pertsonekin izan dira.

Une honetan (13:05ean) bi kotxeek bertan jarraitzen dute, eta trafikoa moteltzen dute. Beraz, bertatik igaro behar baduzu, ohi baino tentu handigoz egin. Garabia bi turismoak bertatik eramatekoa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen