Goizeko 11:10 aldera izan da ezbeharra, Ospitalearen atzealdeko kurbetan, beste behin. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantziak bertaratu dira. Gutxienez pertsona bat turismo barruan geratu da irten ezinda, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Ondoren Ospitalera eraman dute. Ertzaintzak adierazi digu printzipioz ez dagoela beste zauriturik. Momentuz trafikoa etenda dago bi norabideetan.



Albistea osatzen gabiltza