“Bi autoak erre dizkigute, eta horrek amorrua sentiarazten digu”

1
2230

Loramendi kaleko bi bizilaguni ibilgailuak erre zizkieten igande goizaldeko erreketan. Gaur adierazi digute “faltan somatu dugula Udalaren aldetik telefono dei bat animoak ematen”.

Edukiontzien erreketak ondoan aparkatuta zeuden bi kiskali ere kiskali zituen. Gaur bi ibilgailuen jabeekin hitz egin ahal izan dugu:

Senar-emazteak dira eta Loramendi kaleko bizilagunak dira. “Bi autoak erre dizkigute, eta horrek amorrua sentiarazten digu. Espero dugu arazo hau lehenbailehen bukatzea”.

Biek ala biek adierazi digute “faltan nabaritu dugula Udalaren aldetik telefono dei bat, laburra bada ere, animoak jasotzeko behintzat”.

“Ikusi genuen Udal-gobernuak egunkariaren bitartez prentsa-ohar bat zabaldu zuela, baina telefono dei bat egitea ez legoke soberan”.

Senar-emazte hauek ere gutxienez kotxe bat behar dutenez “gaur kotxe bat erostera joan behar izan gara” azaldu digute atsekabeturik.

Arimazubi inguruko aparkaleku falta ere aipatu dute: “Inguru honetan gero eta aparkaleku gutxiago daude, eta auto bat inguru honetako goialdean aparkatu behar izan dugu. Orain TAOa ordaintzen jarraitu beharko dugu?”.

Erreketak bertako beste bizilagun batzuk ere kaltetu ditu, euren etxebizitzetako kanpoaldea belztu baitzuen, besteak beste. Garbiketa enpresa batek gutxienez gaur bertan dihardu belzturak garbitzen.

Ertzaintzak gaur eguerdian adierazi digunez erreketaren egiletza argitzeko “ikerketak aurrera jarraitzen du”.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen