“Bi aste barru, Covid positiborik ezean, Unibertsitateko NCAA liga hasiko dugu”

0
1073

Irene Murua Txintxurreta, Araski eta Ointxe taldeetan lehiatu duen arrasatearra, abuztutik Amerikako Estatu Batuetan da, Louisiana Universityk fitxatua.

Argazkiak: Louisiana Tech University – Irene Murua.

Irene (Arrasate 2002) Louisiana Tech Universityk fitxatu du aurten, eta NCAA ligako lehenbiziko urtean dihardu, hau da, ‘freshman season’ deiturikoan.

“Momentuz oso ondo nabil – adierazi digu oraintsu – orain ikasturteko lehenengo lauhilekoa amaitzen gaude. Unibertsitatea eta oro har dena hemen handiagoa da”.

“Hasieran ingelesarekin zailtasun batzuk izan nituen baina orain hobeto moldatzen naiz, eta Unibertsitea ez da oso exijentea”.

Entrenamenduak ordea “hemen fisikoagoak, gogorragoak dira eta gimnasioa landu egiten da. Horietara moldatzen ari naiz eta lan-saioetan musukoa erabili behar izaten dugu. Orokorrean, hemengo eta Europako saskibaloia nahiko antzekoak dira”.

Aurrera begira “bi aste barru partiduak jokatzen hasiko gara, bi taldeetan ez badago Covid-aren ondoriozko positiborik. Lehiaketa hasteko gogotsu nago”, aupa Irene! Eutsi gogor!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen