Bi arrasatear gehiagok positibo eman dute, 9 pertsona daude ingresaturik

0
1946

Arrasateko Ospitalean 3 pertsona gehiago daude ingresatuta, azken datuen arabera. Hortaz gain, Arrasateko 2 lagunek positibo eman dute.

Ondorioz, koronabirusaren proban 17 arrasatearrek positibo eman dute orain arte, Osakidetzako datuen arabera. Herenegun 15 lagun ziren.

Azpimarratzekoa da eskualde ospitalean ingresatutako 9 pertsonetatik bat ere ez dagoela Zaintza Berezien Unitatean, erietxe honek ez duela UCIrik. Era berean, oraingoz ospitale honetan ez da altarik eman ahal izan.

Mondraberriren oharra:

Mondraberrik idatzi zuen Arrasateko Ospitalean UCIa zegoela, baina datu hori okerra zen, erietxe honetan ez dagoelako Zaintza Berezien Unitaterik. Goiko testua zuzendu dugu, barka eragozpenak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen