Auzoko festak amaitu berritan, girorik ez da faltako Musakolan hurrengo egunetan, asteazkenetik aurrera, Al-Andalus elkarteak urteroko bere Aste Kulturala ospatuko baitu. Aurten, gainera, berrikuntza bezala, bi antzerki emanaldi txiki baina interesgarri izango dira.
Lehena igande honetan, hilak 24, Iratxoak Antzerki Taldeak “Airean” lana taularatuko du. Bertan, lau emakumek gaueko irrati saio batean parte hartuko dute, euren bizipenak umorez kontatuz. Bigarrena maiatzak 30ean, larunbatez, izango da, Sara Manzano Larrañaga protagonista eta zuzendari delarik. Lan hau, 1928ko abenduak 13an Federico Garcia Lorcak espainiako seaska kanten inguruan emandako hitzaldia du ardatz.
Baina antzerkiaz harago, luntxa, dastaketak, musika, dantzaldia, parrillada, sevillanak… ia denetarik izango da Al-Andalus kultur elkarteak antolatutako egitarau oparoan.








