Bezeroekiko arretari buruz formazioa antolatu du merkatarientzat Udalak

0
244

Ikastaroak 6 saio izango ditu, apiril eta maiatz artean. %100ean diruz lagundutakoa izango da, eta eguerdietan emango da.

Kartela: Arrasateko Udala – Gipuzkoako Merkatarien Elkartea.

Arrasateko komertzioak bultzatzeko eta bezeroei arreta emateko gakoak ezagutzeko formazio saioak antolatu ditu Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin.

Ikastaroak komunikazio gaitasunak garatzeko behar diren ezagutzak eskuratzea izango du helburu.

Gainera, salmenta harremanak hobetzeko teknikak, tresnak eta estrategiak landuko dira.

Horrekin batera, salmentaren egungo egoera ezagutu eta prozesu hauek eta bezeroen fidelizazioa kudeatzea landuko da.

Ikastaroa 16 ordukoa izango da, presentziala eta Kulturaten. Ondorioz, eta komertzioetako ordutegiekin bateragarri egiteko, formazioaren ordutegia 13:40etik 16:20era izango da.

Saioak apirilaren 23, 25 eta 30ean eta maiatzaren 2, 7 eta 9an izango dira, hau da, astearte eta ostegunetan.

Formazioa %100 diruz lagunduta egongo da eta izen-emateak 943 42 55 57 telefonoan, 688 83 26 20 WhatsApp zenbakian edo formacion@fmg.es helbide elektroniko bidez egin daitezke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen