Bezero batek Banco Santanderri 20.000 € ordaintzea agindu du epaileak

0
1759

Arrasateko sukurtsaleko bezeroak salaketa aurkeztu zuen, argudiatuz “ez zituela ezagutzen horrelako obligazioak erostearen izaera eta ondorioak”. Banco Santaderrek, ordea, adierazi zuen “bezeroa behar bezala informatu” zuela.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Banco Santaderko (banku honek Banco Popular erosia zuen) sukurtsaleko bezero batek salaketa aurkeztu zuen Gasteizen.

Arabako hiriburuko Lehen Instantziako epaitegiak aurtengo urtarrilean erabaki zuen “baliorik gabe uztea” herritarrak kontrataturiko “mendeko obligazioen harpidetza”, “20.000 euroko zenbatekoa” zuena.

Era berean, agindu zuen diru kopuru hori banketxeak herritarrari itzultzea, baita interesak ere. Hala ere, Banco Santaderrek apelazio-errekurtsoa aurkeztu zuen aurtengo otsailean, eta kasua Arabako Probintzia-entzutegiaren esku geratu zen.

Herritarrak argudiatua zuen berak “ez zituela ezagutzen horrelako obligazioak erostearen izaera eta ondorioak”. Betalde, Banco Santanderrek argudiatua zuen “bere bezeroa behar bezala informatu” zuela.

Arabako Audientziak, bere epaia erabakitzeko, arau legal bat baliatu zuen “nahiz eta bi aldeetako batek ere arrazoitzat ez aipatu”.

Audientziak bertan behera utzi zuen Lehen Instantziako epaitegiaren sententzia, eta herritarrak bankuari 20.000 euroak ordaintzea agindu zuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen