Bexen Medicalek langileak behar ditu maskarak egiteko

0
3983

Bexen Medicalek akordioa lortu du gobernu zentralarekin. Guztira, 60 milioi osasun-material (bereziki maskarak) enkargatu dizkio datozen sei hilabeteetan. Gauzak horrela, epe horretan hilean 10 milioi maskara egiteko konpromisoa hartu dute. Dena den, horretarako eskulana behar da.

Maskarak egin nahi dituzu? Hemen jarri behar duzu harremanetan
Horregatik bilatzen dituzte langileak maskara horien ekoizpen zatirako. Interesatuta bazaude, curriculuma bidaltzeko hiru bide daude: posta arruntez lantegira (Bexen Medical, Oiarso S. Coop. Zikuñaga auzoa 57-F -Pol. Ibarluze- Hernani 20120); telefonoz (943 335 020 eta 943 335 210) eta posta elektronikoz: Info@bexenmedical.com.

Fabrikazio kateko makinak, Mondragon Assemblyk Txinan muntatutakoak, hona ekarriko ditu Espainiako armadak. Horiek iristean, Markinan jarriko dituzte, eta orduan ekin ahal izango zaio ekoizpenari. Horrela, Espainia osoko maskara fabrika handiena bihurtuko da. Kausa honi eskainitako inbertsio handia bultzada garrantzitsua izango da, ez bakarrik koronavirusaren aurkako borrokan. Lanpostu asko sortzeko aukera ere izango da. Hiru makinek hiru txandatan errendimendu osoz funtzionatzea espero da, hau da, hiru txanda jarraian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen