Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz [Testua: Udala]

0
694

Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz kanpaina jarri du abian Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, merkataritzan euskara sustatzeko helburuarekin, eta Arrasateko Udalak ere parte hartuko du.

Merkataritzan euskara bultzatzea du helburu kanpaina honek, eta bai saltzaileak eta bai erosle euskaldunak aktibatzea, euskararen erabilera areagotzeko asmoz. Gainera, euskararen erabilera konfiantzarekin lotzen da, tokiko merkataritzaren gertutasunarekin; modu horretan, euskara konfiantza sortzeko bidea izango da.

Arrasateko Udalak euskarri ezberdinak erabiliko ditu kanpaina bultzatzeko, euskarri digitalak (bannerrak, Facebook, Twitter eta Instagramerako irudiak) zein fisikoak (A3 kartelak). Norbaitek erabili nahiko balitu, Udaleko euskara zerbitzuan eska litzake.