Beste auto bat erre da eta Arrasate-Bergara ondoan guztiz itzali dute

0
1311

Atzo goizean erretako turismoaz gain, atzo arratsaldeko 19:30 aldera turismo batek su hartu zuen Deskargako jaitsieran, hau da, Bergarako noranzkoan, Antzuolan.

Trafiko zerbitzuak azaldu duenez, errepidea moztu egin behar izan zen denbora batez. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu egin ziren baina ibilgailua kiskalita geratu zen.

Hala ere, ibilgailu hau eraman zutenean Arrasate-Bergara errepide ondoko ibilgailuak desegiteko gunera, txinparta batzuk berpiztu ziren, Ertzaintzak azaldu zuenez, eta suhiltzaileei abisua eman behar izan zieten. Suhiltzaileak laster batean bertaratu ziren, eta sua erabat itzali zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen