Suhiltzaileek azaldu dute foku ezberdinak piztu direla, eta goizaldeko 3:00ak arte ibili dira lanean.
Sutea Arrasate-Aramaio errepide bazterrean piztu da bart gauean, eta suhiltzaileek abisua jaso dute gaueko 23:55ean.
Zubillagako, Legazpiko eta Arabako suhiltzaileak bertaratu dira, muga ondoan dagoen errepideko zuzenera. “Foku ezberdinak piztu direla” azpimarratu digute, eta “batez ere sastrakak erre direla”.
Suhiltzaileek goizaldeko 03:00ak arte jardun dute lanean. Badirudi ez zela pertsonarik zauritu. Aramaioko Basozaintzatik adierazi dute “oso arraroa litzatekeela sutea arrazoi naturalengatik piztea, eta segurunik nahita piztutakoa dela”.
Horregatik herritarrei dei egiten diete “norbaitek zerbait susmagarria egiten ikusiz gero, abisua eman diezaietela lehenbailehen larrialdi-zerbitzuei”.
- Erlazionatutako albistea:
- Azken 4 suteak “nahita piztu direnaren arrastoak daude”
- 2020ko irailaren 16an argitaratutako albistea