Beste luizi batek Osiñalde baserriko bidea itxi du

0
1035

Saihesbidearen ondoan izan da lur-jausia, lokatz eta zuhaitzak errepidean geratu dira. Horrek itxi egin du Osiñalde baserriko eta ‘Ziorlako balkoira’ igotzeko errepidea.

Errepide hau saihesbidearen paralelo da, eta saihesbidearen ondoan dago. Ondorioz, luiziak saihesbidearen bide bazterraren zati bat ere oztopatzen du.

Bertatik gertu, baita saihesbidean ere, beste luizi bat izan da, trafikoaren joan-etorria neurri batean oztopatzen duena.

Beraz, inguru honetatik gidatu behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz egitea gomendatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen